Ongi etorri!!!!!!

Ongi etorri Eider Domínguez-en bloggera. Hemen publizitatearen eraginkortasun eta baliospenaren ariketak eta informazio aurkituko dituzue.
Mila esker sartzeagatik

sábado, 29 de mayo de 2010

PUBLIZITATE SEXISTARI BEGIRA

Emakunderen baitako Begirak -Berdintasuna Garatzeko Iragarkien Aholkularitzak- honako jarraibide hauek eman ditu publizitate sexista antzemateko:

* Emakumeen aukerak eta espazioak mugatzen dituzten iragarkiak.
* Emakumeak gizonezkoen menpeko erakusten duten iragarkiak.
* Etxeko lanak emakumeen lan exklusibotzat agertzen dituzten iragarkiak.
* Etxeko lanak parodiatzen dituzten iragarkiak.
* Gorputza edo gorputzaren atalak saltzen den produktuarekin konparatzen dituzten iragarkiak inolako harremanik izan gabe.
* Adituen ahots bakarra gizon batena denean.
* Emakumeen edertasuna aitzakirik gabe handiesten den iragarkietan.
* Bi sexuei erreferentzia egiteko genero maskulinoa bakarrik erabiltzen duten iragarkiak.

Ausaz, aukera itzazu 15 iragarki (adibidez, hemen) eta erabaki irizpide hauen arabera iragarki sexista den edo ez.

*"SUPERSUMMER AZUL" Barcelo Hotels
http://www.youtube.com/watch?v=XmsVy31rWBo

Iragarki hau matxista dela esan dezakegu, jartzen duelko gizonaren izena eta behean "experto en veranos azules", beraz, Emakunderen jarraibideak ikustean adituen ahots bakarra gizonarena dela ikusten da iragarki honetan.

*"Niña" Movistar
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048595012501/11822.1.html

Iragarki honetan eza dago inolako kutxu sexistarik, bertan bakarrik movistarren promozio bat azaltzen da.

*"No son unas botellas cualquieras" La Zaragozana
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048567012501/ambar.1.html

Iragarki honetan ere adituaren ahotsa gizonezkoa da, nahiz eta, iragarkia motza izan. Beraz, sexista da emakunderen jarraibideak ikusiz.

*"Paisaje" Turismo La Rioja
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048526012501/turismo-rioja.1.html

Iragarki hau ez da sexista bakarrik La Riojaren propaganda egiten du, ez dago ahotsik.

*"Write The Future" Nike
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048532012501/nike.1.html

Iragarki hau sexista da. Bertan emakumea ez da ezertarako ez agertzen eta ez zaio erreferentziarik egiten badirudi Nike bakarrik gizonentzako dela.

*"El logomundo que estabas esperando" Multiopticas
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048591012501/multiopticas.1.html

Ez det uste iragarkia sexita denik erabilzten ditu gizonak eta emakumeak modelo moduan eta ez ditu ezberdintasunik egiten. Hala ere, iragarkiaren ahotsa gizonezkoa da honetan ere bai.

*"21 minutos" El Ser Creativo
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048443012501/creativo.1.html

Iragarki hau ez nuke jarriko sexista denik, hala ere, bideoaren hasieran bakarrik gizonen irudiak agertzen dire emakumeak nolabait baztertuta daude.

*"Brainstorming" Fiat
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048493012501/fiat.1.html

Iragarki hau ez da sexista. Ez dago ahotsik bakarrik musika eta ez dago inolako irudi sexistarik.

*"Este país está loco por la Roja" Cepsa
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048408012501/cepsa.1.html

Iragarki hau sexista dela esan dezakegu hainbat arrazoiengatik: Hasieran, agertzen den emakumea alkatearen menpe dagoela esan dezakegu, gero, beste hainbat emakume agertzen dira haragitegian erosten hori emakumeen lana izango balitz bezala eta azkenik, hitz egiten duen ahotsa gizona da futbolaz hitz egiten duelako.

*"Urban Art" Shandy Cruzcampo
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048525012501/shandy-cruzcampo.1.html

Iragarki hau ez da sexista eta orain arte hau izan da iragarki bakarra zein emakumearen ahotsa azaltzen da.

*"Summertime" El Corte Ingles
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048529012501/corte-ingles.1.html

Iragarki Hau sexista da emakumeen edertasuna aitzakirik gabe handiesten duelako.

*"Gourmet" Gallo
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048531012501/gallo.1.html

Iragarki hau sexista da bi arrazoiengatik. Alde batetik,etxeko lanak emakumeen lan exklusibotzat agertzen delako, kasu honetan, sukaldea eta bestetik, iragarki hau sukaldaritzaren inguruan denez aditua emakumea delako.

*"Hèroes" Honda
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048523012501/honda.1.html

Iragarki hau ez da sexista bi sexuak agertzen dira eta ez da egiten ezberdintasunik.

*"Aprovecha Tu Banco" BBVA
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048348012501/bbvs.1.html

Iragarki hau ez da batere sexista. Gainera azaltzen den aditua emakume bat da.

*"Está en ti. Siéntete 10" Nivea
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048362012501/nivea.1.html

Nire ustez iragarki hau sexista da emakumeen edertasuna aitzakirik gabe handiesten duelako, esate baterako esaten duenean si quieres sentirte guapa eta horrelakoak. Gaienra, nahiz eta emakumeentzako krema bezala saldu ahotsa gizon batena da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario