Ongi etorri!!!!!!

Ongi etorri Eider Domínguez-en bloggera. Hemen publizitatearen eraginkortasun eta baliospenaren ariketak eta informazio aurkituko dituzue.
Mila esker sartzeagatik

viernes, 19 de febrero de 2010

LEHENENGO ARIKETA: 2010/02/19

Zure hamabost minutuko bidaia horretan, dudarik gabe, publizitatearekin egin duzu topo. Gogora dezakezu…

a) Ze publizitate formatu topatu duzun? (banner, pop-up, spam…)

Ni lau orrialde desberdin begiratu ditut. Tuenti-a izan da begiratu dudan lehenengo web gunea. Bertan, beti orria kargatzen den bitartean iragarki bat azaltzen da. Hori pop-up izena hartzen du. Orrialdearen albo batean "eventos patrocinados" delakoa azaltzen da. Hau tuenti-k egiten dituen babesletza ekintzetaz jakinarazteko egiten du.

Facebook orrialdean aurkitu dudan publizitate formatua banner-a izan da. Orrialdearen albo batean zutabe bat eginik hainbat iragarki agertzen dira eta hauek beste wen-gune batera eramaten du.Orrialde honetako jokuak patrozinatzen dira ere.

Hotmail izan da bisitatu dudan beste orrialdean eta banner-a da nagusi facebook-en bezala. Azkenik, Twitter orrialdea begiratu dut eta bertan ez det ikusi publizitaterik.


b) Ze markarekin egin duzun topo?

Ez naiz fijatu iragarkietan, beraz, ez ditut ikusi inolako markarik.


c) Mezu/edukiren batek zure atentzioa deitu du?

Aurreko galdera bezala ez naiz ohartu mezuetaz.


d) Publizitatearen aurrean men egin al duzu? Hau da, banner batek proposatzen zizuna jarraitu duzu, iragarle baten webgunera ailegatu zara?

Lehen azaldu dudan bezala Facebook orrialdean banner zutabe bat dago eta horietan badagu helbide bat beste web-gune batera daramana. Nire kasuan, ez naiz inoiz orrialde horietan sartu.


Buelta zaitez orain ibili zaren orri edo dena delakoetara. Erreparatu publizitateari. Hor zegoen, ezta?

e) Zure esperientzia hau eta aurrekoak kontuan hartuta, interneteko publizitateaz ze balorazio egiten duzu? Eraginkorra ote da? Asko/gutxi ikusten da? Erakargarria da? Hausnartu honen ingururan beste medioak kontuan hartuta.

Nire ustez, interneteko publizitateaz dudan balorazioa ez da oso ona.Pentsatzen dut eraginkorra izateko telebistan agertzen direnak baino iragarki askoz deigarriagoak izan behar direla. Jendea sartzen da orrialde horietara beste gauza batzuk ikusteko horren ondorioz ez diote inolako arreta jartzen.

Ez da asko ikusten orrialdearen albo batean agertzen baitdira banner-ak eta pop-up segundo gutxikoak dira. Hori dela eta, jendea ez da geratzen markarekin edo mezuarekin.

Nahiz eta internet izan komunikabiderik jarraituenetariko bat izan ikusi dugu publizitatea interneten asko aurreratu behar du eraginkorra izateko. Gaur egun, interneten dauden publizitate formatuak ez dira behar bezain deigarriak. Horren ondorioz, niri gertatu zaidan bezala, marka eta mezua ez da behar bezala ailegatzen populazioari. Telebistan baino gehiago agertu behar da jendea markaz ohartzeko.