Ongi etorri!!!!!!

Ongi etorri Eider Domínguez-en bloggera. Hemen publizitatearen eraginkortasun eta baliospenaren ariketak eta informazio aurkituko dituzue.
Mila esker sartzeagatik

lunes, 17 de mayo de 2010

POST-TESTAREN EMAITZAK

Pasa den astean martxan jarri genuen post-test bat. Inkestak eginda daudenez, horien emaitzak argitaratu beharko dituzue, ondorioak eta iradokizunak azalduz.

Emaitzak:


Inkestatutako %86,67ak ezagutzen du iragarkia. Beraz, %13,33ak ez duenez ezagutzen, ezin du galdetegiarekin jarraitu. Ezagutzen dutenen artean, %7,69ak pentsatzen du iragarki hau askoz hobea dela marka bereko beste iragarki batzuekin konparatuta. %38,46ak hobea dela uste du eta %30,77ak antzekoa dela. Iragarki txarragoa dela %23,08ak uste du, eta txarrena dela inork ere ez.


Iragarkiak produktua zelan deskribitzen duen galdetzerakoan, inkestatuen artean %30,77ak gaizki azalduta dagoela esaten du, %38,46ak gutxi gora behera azaltzen duela, eta %30,77ak ondo azaltzen duela adierazi du.


Iragarkiaren slogana (Amor a primera mixta) zein den galdetzean, %61,54ak gogoratzen zuen eta %38,46ak, aldiz, ez zekien zein zen. Markari dagokionez, inkestatuen %100ak ezagutzen zuen. Eta markaren sloganaren inguruan (Sabe a mixta) galdetzerakoan, %53,85ak baino ez zekien zein zen. Iragarkiaren musikari erreparatuz, %92,31ak ez zuen hau gogoratzen eta, beraz, %7,69 baino ez zuten baietz esan.


Inkestatuen gehiengoa (%38,46) uste du iragarki hau oso entretenigarria dela (4 eta 5 puntuekin). Eta beraz, ia guztiek (%76,92) deritzote ez dela batere aspergarria (puntu bakar batekin). Alaitsua dela ere uste dute (%53,85; 5 puntuekin), baita originala ere (%69,23; 5 puntuekin). Dirudienez, iragarki umoretsu bat da, inkestatuen %46,15ak 4 eta 5 puntu eman baitizkiote galdera honi. Baina, zoritxarrez, %38,46ak 5 puntuekin uste du produktuari buruzko oso informazio gutxi eskaintzen duela.


Kanpainak produktua erostera bultzatzen duen ala ez galdetzerakoan, %76,92ak esan zuen ez zuela bultzatzen eta, orduan, %23,08ak baietz. Norbaitekin kanpaina komentatu duen galdetzean, %69,23ak baietz esan zuen, aldiz, %30,77ak ezetz. Azkenik, ea produktuaren kontsumitzaile ziren galdetu genuen, eta %38,46a bai, beraz, inkestatuen %61,54a ez da kontsumitzailea.


Ondorioak:


Gure inkestaren emaitzak ikusita, esan dezakegu jende kopuru handiak iragarkia ezagutzen duela eta, honekin batera, marka ere bai. Markarentzat oso garrantzitsua da hau, iragarkiaren originaltasunak ez duelako marka bigarren plano batean utzi. Hala ere, iragarki jakin hau beste batzuekin konparatuta, ez du hainbeste arrakasta izan, dirudienez.


Zoritxarrez, produktuaren inguruko informazio gutxi ematen da. Emaitzetan ikusi dugun moduan, %38,46ak informazioa gutxi gorabeherakoa dela dio. Horregatik litzateke, beraz, %76,92ak uste izatea erostera bultzatzen ez duela.


Markaren inguruan, inkestatuen arteko kopuru altuak badaki zein den iragarki honen slogana, eta marka zein zen inkestatu guztiek zekiten. Hildo beretik, markaren slogan orokorra zein zen bazekiten. Beraz, markaren inguruko informazioa nahiko hedatuta dago. Musikari dagokionez, ez du garrantzi handirik hartzen iragarkiaren barruan.


Bukatzeko, azken emaitzei dagokienez, datu oso ona da %69,23ak iragarkia komentatu egin izatea. Honek esan nahi du marka eta produktua ez dela ohargabean geratu. Hots, jendeak iragarkia ikusi du eta gogoratzen du. Inkestatuen artean, ikusi ahal izan dugu produktu honen kontsumitzaile %61,54a baino ez dela. Izate hau hainbat arrazoirengatik litzateke; esate baterako, marka nahiko ezaguna ez delako; edota informazio gutxi eskaintzen delako; edota produktua gustokoa ez delako ere bai.



No hay comentarios:

Publicar un comentario