Ongi etorri!!!!!!

Ongi etorri Eider Domínguez-en bloggera. Hemen publizitatearen eraginkortasun eta baliospenaren ariketak eta informazio aurkituko dituzue.
Mila esker sartzeagatik

lunes, 17 de mayo de 2010

IRAGARKIEN ELEMENTUAK AZTERTUZ

Klasean 10 spot aztertu ditugu, bakoitza elementu desberdinetan deskonposatu ostean. Argumentuen natura, umorearen erabilera, musika, ospetsuen erabilera, ahotsak… Bete duzun taulari begira, eta jakinda 10 spot ez dela lagin handia, iragarri daiteke joera nagusirik gaur egungo iragargintzan? Bat egiten al du joera horrek klasean azaldutakoarekin? Zerbaitek deitu du zure atentzioa?

Gaur egungo iragargintzan ezin da falta musika. Aztertutako hamar iragarkietan guztietan musika agertzen da fondo moduan. Iragarki hauek, gehienak, emozionalak izan dira, beraz, esan dezakegu arrazoiaren gainetik emozioak ezartzen direla iragarkietan. Umorea iragarki gehienetan erabiltzen saiatzen da, hala ere, kontuan hartu behar da umorea oso pertsonala dela eta bati umoretsua iruditzen zaiona beste bati ez dio graziarik egiten. Ikusi dugun beste datu bat izan dan aztertutako iragarki guztien artean bate ere ez dela didaktikoa hori lotuta dago iragarki gehienak emozionalak direla eta ez arrazionalak. Iragarkietan ospetsuak agertzen dira marka handietan edo beste kasu batzuetan (F.C.Barcelona edo EITB-ren kasuetan)iragartzen den produktuaren langileak agertzen direla. Azkenik, komentatu beharra dago, iragarkietan agertzen den ahotsa gehienbat gizonezkoa dela. Emakumeen ahotsa agertzen denean iragarkia umeekin lotuta egoten da (adibidez, “celta” esnea).

Iragarki hauek, nire ustez, bat datoz klasean azaldutakoarekin. Emozionaltasunaren inguruan, klasean azaldu zen oroitzapen indize handiagoa eskaintzen duela. Horregatik, iragarkien ia %100 (guk aztertutako 10 iragarkietatik) emozionaltasuna erabiltzen dute. Musika ere oroimenean eragin handia izaten du eta ikusi dugu gure iragarki guztietan musika agertzen dela. Ospetsuen erabilera oso garestia da, beraz, iragarkietan ikusi dugunez bakarrik gutxi batzuk erabiltzen dituzte bere marka iragartzeko. Beraz, egindako analisia egiaztatzen du klasean esandakoa.

Atentzioa deitu dit ahotsena. Hau da, gaur egun oraindik bakarrik erabiltzen da emakumearen ahotsa etxearekin eta umeekin zerikusia duen iragarkietan. Eta atentzioa deitu didan beste kontzeptu bat izan da nik pentsatzen nuela askoz gehiago erabiltzen zirela aurpegi famatuak eta ez soilik %10.

No hay comentarios:

Publicar un comentario