Ongi etorri!!!!!!

Ongi etorri Eider Domínguez-en bloggera. Hemen publizitatearen eraginkortasun eta baliospenaren ariketak eta informazio aurkituko dituzue.
Mila esker sartzeagatik

martes, 9 de marzo de 2010

ESPERIMENTUA AMAITU DA (3. ariketa)

Facebook esperimentua bukatutzat emango dugu gaur. Astebetez lagunak “biltzen” ibili zara. Kontaketa egiteko momentua ailegatu da. Zenbat lagun lortu dituzu? Nola? Zuzenean, lagunen lagunen bitartez, espontaneoki zugana jo dutelako… Zer nolako aplikazioak erabili dituzu? Profila, taldeak, kausak, marketplace, argazkiak, estekak…


Aste honetan zehar 117 lagun lortu ditut facebook-en bidez. Gehien bati nik bidali diot lagun izateko eskaera baina kasu batzuetan niri agregatu didate. Azken talde hau izan da amankomuneko lagunak genituelako. Oso erraz iruditu zait jendearengan heltzea. Batek tabloian idatzi zidan mezu oso alai batekin, beste batzuek chat-ean agurtu didate, mezu pribatuak ailegatu zaizkit eta beste batzuek ez dute ezer ez egin bakarrik onartu didate. Facebook faltsu honetan gehien erabili ditudan aplikazioak profilak eta argazkiak izan dira gehienbat pixkat sinesgarria suertatzeko. Baina talde batzuetan sartu naiz jendea bidalitakoa eta chat-a baita ere erabili dut. Facebook aurkezten dituen joku batzuk erabili ditut besteak beste.

Zure Facebook kontu faltsua itxi dezakezu dagoeneko. (Horretarako settings>deactivate account).

Esperimentuaren nondik norakoez hitz egiteko garaia da. Gure esperientzia honek zenbaiteraino jartzen ditu kolokan sare sozialen inguruko ideiak, hau da, beren indarra dagoeneko elkar ezagutzen duen jendearen arteko loturetan dagoela? Zer nolako zalantza etikoak sortzen dizkizute tresna berri hauek? Posible ikusten duzu interneteko sare sozialetan bakarrik oinarritutako marketing kanpainarik, hau da, medio nagusiagoetan (hots, telebistan) agertu gabe? Horrelakorik ezagutzen duzu?

Esperimentu honen bidez ikusi dut jendea lagunak onartzen dituela beste pertsonari buruzko inolako informaziorik edukita.Baita erebadirudi sare sozialak lagunak aurkitzeko moda berria dela. Baina jakinda gu facebook faltsu bat egin dugula ez det uste fidagarria denik.Nik identitate bat sortu dut eta jendea konfiantza jarri du ni pertsona hori naizela, beraz ez da batere fidagarria edonor ziria sartu dezake sare sozialetan. Badago beste talde bat bakarrik ezagutzen jendea duela (ni orokorrean talde honetan dago), ez da fidatzen inoretaz eta bakarrik ezagunen informazioa jaso nahi du.

Lehen azaldu dudan bezala sortu zaizkidan zalantza etikoak ian dira ezi zarela fidatu web gune hauetan inoretaz. Pertsona faltsu bat izan daitekeelako eta zure informazioa badaki baina zu ez dakizu ezer ez beste pertsonataz. Baita ez zait gustatu jendea engainatzea perfil faltsu batekin eta beraiek ni pertsona hori naizela konfiatu dute. Horrela, ikusi dut jende konfiantza itxua duela sare sozialetan. Hor dagoen mundu guztia lagun izan daitekeela pentsatuz.

Nik ez det uste ongi aterako zenik bakarrik sare sozialetan oinarritutako marketing kanpaina bat. Lehen egunean ikusi genuenez ez gara fijatzen web gune hauetan dauden iragarkietan. Ohituta gaude mota askotako iragarkiak ikusten horren ondorioz, orain ez gara ia fijatzen. Arrakasta lortuko zuten iragarki oso originala bada eta horren ondorioz sare sozialen lagunen artean zabaltzen bada eta horrela telebistara heldu arte eta albiste bezala agertzen bada. Ez dut ezagutu sare sozialetan bakarrik egin den marketing kanpainarik. Baina bai youtube-n bideo bat kolgatu eta azkenik telebistan agertu zela, eta hau "Amo a Laura" famatua da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario