Ongi etorri!!!!!!

Ongi etorri Eider Domínguez-en bloggera. Hemen publizitatearen eraginkortasun eta baliospenaren ariketak eta informazio aurkituko dituzue.
Mila esker sartzeagatik

jueves, 4 de marzo de 2010

BIGARREN ARIKETA: 2010/02/26

1. zatia: gogoeta

Sare sozialen erabiltzaile zarela jakintzat emanda, gogoeta eskatzen dizut. Marketing ekintza baten parte sentitu izan zara honelako tresna baten bitartez? Hala bada, zein? Ez bada hala, zergatik? Zuk uko egin duzulako edo inoiz aukera hori suertatu ez zaizulako? Burger King-en kasuan bezala, horrelako ekintzen hazkundea aurreikusi daiteke? Edo moda kontua da eta ez da urrunera ailegatuko? Non ikusten duzu sare sozialen abantailarik handiena marketing ikuspuntutik? Eta mugarik argiena?

Nik badakit sare sozialetan publizitatea dagoela, beraz, naiz eta iragarleak pentsatu tresna bezala erabiltzen digutela, nire ustez nik ez naiz marketing tresna bat sentitzen. Nik web-gune hauetan sartzen naizenean konturatzen naiz ze motatako publizitatea dagoen. Nik gehien erabiltzen dudan sare soziala Tuenti da. Bertan, bannerrak ez ezik badaude orrialde babestutako ekitaldiak. Momentu honetan dauden babestutako ekitaldia honako hauek dira: "Gana un fin de semana en parapente para dos personas" edo "10 € de descuento en tus zapatillas adidas" etab. Hau ikusita badirudi web gunea marketing tresna bat bezala erabili nahi gaituztela. Baina bakarrik marketing tresna bat da nahi duena, hau da, jo horretan sartzen den erabiltzailea. Orduan bai sentitu zaitezkeela marketing tresna. Facebook web gunean baita ere ditu banner asko orrialdearen albo baten eta honekin batera jokuen babesletza ere badago interneteko orrialde honetan. Bertan klikatus produktuaren orrialdera darama erosi ahal izateko.

Nire ustez, gertaera hau moda kontua da. Gaur egun sare sozialak gazteen artean oso erabiliak dira. Target honetarako daude bideratuta banner hauek orokorrean. Target hau eraginkorragoa da, hau da, esaten duten ia guztia sinesten dute. Hau da, publizitatean esaten dutenean 10€ adidas zapatillak daudela, gazteak bere amarengana joko dute hori erosi nahian. Baina sare sozialen boom-a pasatzen denean eta gertaera berri bat gertatzen denean horretara joko dute iragarleak.

Iragarlearen ikuspuntutik, sare sozialetan publizitatea jartzearen abantaila targeta da hain zuzen ere. Lehen esan dudanez publiko hau eragiteko nahiko erraza da. Beraz, lehen esan dudan bezala kontsumitzailearen ikuspegitik ez zait oso ondo iruditzen hau erabiltzea baina iragarlearen ikuspuntutik target hoberena bilatzen da. Web gune hauetan promozionatzen diren produktuak target horretara dago zuzenduta, horregatik erabiltzen dira baliabide hauek. Nire ustez ez dago mugarik oso argia kasu honetan. Produktu askotako publizitatea egiten da mugarik gabe nire ustetan.

Gogoeta honen ondorioz esan dezaket marketing tresnak guztiok garela baina horrela sentitzeko iragarlearen jokoan sartu behar zara, hau da, banner-etan sartzea adibidez. Beraz, uste dut muga zorrotzak jarri beharko luketela ikusiz sare sozialak adingabeak erabiltzen dituztela, horrela arazoak ekidituz.


2. zatia: esperimentua

Sare sozialak, definizioz, munduko pertsona guztiak konekatuta egon gaitezkeen ideian oinarrituta daude. Zuk lagun bat duzu, eta lagun honek beste lagun batekin konektatzen zaitu, eta hirugarren honek laugarren batekin… bukaerarik ez duen segida batean. Hala ere, izan daiteke “lehen” lagun horren beharra gabe ere sare birtual bat osatu ahal izatea. Erabiltzaile honek egin duen moduan, Facebook-esperimentu bat proposatzera natorkizu. Profil faltsu bat sortuz astebetean zenbat “lagun” lortu ditzakezun probatu beharko duzu. Nola egin?

- Sortu profil faltsua: izena, datuak eta argazkia, zurekin zerikusirik ez dute izango. Benetako email helbide bat behar denez, email berri bat egin dezakezu ere. Profil interesgarri sortzea komeni da, noski.

- Has zaitez lagun eskaerak egiten. Hori egiteko dagoeneko ezagutzen dituzuenengana jo dezakezu (zure benetako identitatea errebelatu gabe, noski), bilatzailean jendea bilatu dezakezu, talde desberdinetako partaideei eskaerak bidali ahal dizkiezu…

- Saia zaitez 100 eskaera egiten.

- Itxaron ezazu astebete, eta datorren ostiralean, honen inguruko hausnarketa bat eskatuko dizut.

- Esperimentua bukatuta, profila borratu dezakezu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario